2007/05/17

Arnasketa eta erlajazioa


Psikomotrizitate saioetan oso garrantzitsua da umeek haien burua kontrolatzea arnasketa eta erlajazioaren bidez. Diafragma eta gihar torazikoak uzkurtu eta lasatu egiten dira beren kabuz. Umeen emozioen arabera, aldaketa erritmikoak gertatzen dira. Jarduera fisikoa egiterakoan, esfortsu unean arnasa jaurtitzen da, lasatzerakoan hartu. Arnasketa kontrola gorputzaren erdialdean kokatzen da. Gorputz enborraren bolumena handitzen da arnasa hartzean eta botatzean.Hiru arnasketa mota daudela esan behar da:
1- Torazikoa: Birikien goiko eta erdiko segmentuek hartzen dute parte.
2- diafragmatikoa:birikien beheko segmentuek hartzen dute parte. Gihar abdominalek eta diafragmak birikiak estutzen dituzte eta arnasa botatzea behartzen dute.
3- Mistoa: Bien nahasketa da, eta egokiena.

Borondatearen bidez, arnasketaren erritmo normala modifikatu ahal da: arnasketa eusten, arnasketa azkartzen edo geldotzen, arnasketa zabaltzen edo laburtzen.. Arnasketa egoera emozionala aldatzean ere aldatu daiteke.

Ariketa fisikoa egiten denean arnas botatzeak esfortsu maximoarekon batera etorri behar da.

Arnasketa landu nahi badugu umeekin, umeak lasai egon behar du. Hasieran arnasketa ahotik egingo da eta gero sudurretik.

Erlazaxioa, funtzio tonikoak lantzeko eta hobetzeko ezinbestekoa da. Gihar tentsioen txandaketari esker, beharrezkoak ez diren tentsioak desagertzea lortuko dugu. Erlasatzeko modu ezberdinak daude:
- Eredu analitikoa: Jacobson-en erlazatze progresiboa.
- Eredu orokorra: Schultz-en entrenamendu autogenoa.

Gizakiaren gorputz jarrera naturala da, bi oinetan bermatuz bertikalki mantentzea. Helburua ahalik eta oreka maila altuena tentsio minimoarekin lortzea da. Horretarako tonua moldatu egin behar da.

2007/05/10

Psikomotrizitate gelako materiala






Umeen mugimendua eta psikomotrizitate ahalmenak garatzeko baliagarriak izan daitezkeen materialaren zerrenda luzea da, denetarik erabili dezakegu: bai tresna alternatibo eta bai ez konbentzionalak: betetako botilak, kurpilak, zintak, erratza- makilak, garbigailuen ontziak, zapiak…

Materialak haurra probokatu, zirikatu, mugitu arazi eragin behar du, jarduerara bultzatuz. Helburu hori bete ahal izateko itxura berritzaileak eta kolore deigarriak egokiak dira. Haurraren sormenak, edozein tresna jolaserako bide bihur dezake. Hurrengo laukian materialaren eginkizunak aztertuko ditugu:

Irakaslearen eginkizuna psikomotrizitate gelan




Psikomotrizitatea lantzerakoan, irakaslearen jarrera oso garrantzitsua da. Bere jarrerak ondorengo ezaugarriak izan beharko lituzke:

- Harreman asimetrikoa: haurraren jolean sartzeko itxura egiten du, jolasa aurrera ateratzen laguntzeko, baina kanpotik begiratzen du.
- Autokontzientzia: Emozioen auto-kontrola izan behar da, epaitu gabe, besteen sentimenduak hobeto ulertu ahal izateko. Gaitasun honi Esker, agresibitate arazoak, gorputz kontaktuak.. gainditu daitezke eta arauak bideratu inposaketarik gabe.
- Legearen eredu: zenbait arau finkatu behar dira: Minik ez ematea, besteen lanak errespetatu.. ( beste artikuluan aipatutakoa). Giro ona lortu behar dugu gelan. Haurraren espontanitatea ahalbidetzeko baldintza eta arau minimoak egongo dira. Portaera desegokiko haurrak maitasunez eta jarrera ulerkorrez tratatuko ditugu, baina aldi berean mezu zuzenez eta tinkoz.
- Segurtasun físiko eta afektiboa: haurrari konfiantza adierazi. Hitzez, jarreraz, kokapenaz, proposamen egokiz, eta urratsen sekuentzia errespetatuz. Haurrarenganako amatasun giroa lortu behar dugu, baina aldi berean, autoritatea izan behar dugu, ezetz esaten jakin behar dugu. Entzuten eta ulertzen den dakienaren giro goxoa lortu behar dugu.
- Enpatia: Bestearen lekuan kokatzen jakin behar dugu, bestea nola sentitzen den jakin ahal izateko. Haurraren bat bateko jarduera ez dugu moztu behar, itxaroten jakin behar dugu. Haurraren mugimenduzko adierazpena behatuz berari buruzko informazioa jasotzeko gai izan behar gara. Ahots doinuak, keinuak, aurpegiko adierazpenen mezuak jaso behar ditugu. Haurrak bere aniztasunean, diren bezala onartu behar ditugu; bere portaera bere bizitza pertsonalaren emaitza da.
- Prestotasuna: Doinu, keinu eta begiradaren bidez, haurra ondo sentitu dadila lortu dezakegu.
- Lan giro irekia: haurrari bururatutako aukera desberdinak onartuko dira, heziketarako eta beren garapenerako lagungarritzat jotzen diren neurrian. Haurrak bere kezka, zalantza, beldurrak jasotzen direla sumatu behar du.

Godall izeneko irakasleak ( 1999) psikomotrizitateko arduradunaren eginkizunak honela laburbiltzen ditu: espazio eta harremanen egitura konplexua antolatu, esperientzien garapenari lagunduz, aukerak sortzen dituen sistema sortuz.

2007/05/09

Bigarren hezkuntzako soin hezkuntzako irakasleari elkarrizketa




Aitziber, Ronda ikastetxeko soin hezkuntzako irakaslea da. Gasteizeko unibertsitatean burutu zituen bere ikasketak. Txikitatik kirola egin du, aita kirolaria zen eta etxean kirolerako zaletasuna ikusi ahal izan zuen. Berarekin elkarrizketa bat izateko beta izan dut. Zalantza batzuk argitu eta ideiak batzuk adierazi dizkit:

- Noiz hasi zinen kirola praktikatzen?
Hamar urterekin, igeriketan hasi nintzen.
- Nondik piztu zitzaizun kirola egiteko gogoa?
Nire aita kirolaria da eta berak erakutsi zidan kirolarenganako griña. Ama eta aitak kirola egiten zuten eta etxean ikusten nuena gustatzen zitzaidanez, ni ere praktikatzen hasi nintzen.
- Umeengan kirolarenganako griña eta interesa ikusten duzu?
Ez dut ikusten nolabaiteko griña, batez ere bigarren hezkuntzan. Adin hauetako umeak asteburuetan zer egingo duten bakarrik pentsatzen dute. Mutilak dira kirol gehien praktikatzen dutenak eta hauek ere futbola bakarrik dute buruan. Ume txikiengan gertatzen dena zera da: eskolan praktikatu edo gurasoek kirolen batera izen ematen dietela. Orokorrean ez da kirol askorik praktikatzen.
- Zer gomendio emango zenuke egoera hau aldatzeko?
Gurasoek haien seme alabekin kirola egin behar dute eta kirol ekitaldi ezberdinak ikusi behar dituzte, ez futbola bakarrik. Etxean ikusten dutena ikasten dute haurrek.
- Zer deritzozu esaldi honi: soin hezkuntzako ordua ondo pasatzeko da, ez dugu zertan azterketarik egin behar?
Ez nago bat ere ados. Beste ikasgai bat bezain garrantzitsua da: bere eduki eta helburuak dituelako. Oso garrantzitsua da umeak jakitea kirola egitean gorputzak nola erreakzionatzen duen. Azterketa egitearen arrazoia, umeak ikasgai teoriko zein praktikoa menperatu behar duelako.
- Zenbat ordu ematen dira astean zehar?
Bi ordu.
- Nahikoak iruditzen zaizkizu? zergaitik?
Ez zaizkit nahikoak iruditzen, heziketa fisikoko klaseetara beti berandu heltzen direla eta ez zaielako beste ikasgaiak duten garrantzia ematen.
- Zer ordutegi lirateke egokia soin hezkuntzarako?
Goizeko orduak, baina ez klaseko lehen ordua.
- Zein jarrera izaten dute bigarren hezkuntzakoek ikasgai honen aurrean?
Kurtso hasieran, azterketa teoriko eta praktikoa dagoela jakitean kexatu egiten dira baina kurtsoa aurrera doan einean, ikasgaia ezagutu, ikasi eta ondo pasatzen dute, haien jarrera aldatzen doa.
- Zer deritzozu ikastetxe batzuetan dutxarik ez egoteari?
Gaur egun ikastetxeetan dutxarik ez egotea onartezina iruditzen zait, umeek argi izan behar dute ariketa fisikoa egin eta gero, higiene kontuengatik dutxatu egin behar direla.
- Nola ikusten duzu ikasgai honen etorkizuna?
Ikasgai honek, musika eta beste batzuekin batera bide luzea egin behar dute eta gogor borrokatu beste ikasgaiek duten miresmena izateko.

Koordinazioa haur hezkuntzan


Koordinazioa haur hezkuntzan ezinbesteko faktorea bihurtzen da. Egiten duten edozin ekintzatarako oinarrizkoa izango da, batez ere psikomotrizitate gelan gaudenean.

Bi koordinazio mota daude:
1- Atalkako koordinazioa: begia eta mugimenduaren arteko koordinazioa.Muskulu gutxik hartzen dute parte. Ikusmenaz jasotako informazioa eta mugitzen ari denareneko moldaketa nahitaezkoa da. Ikusmen eremua eta mugikortasun zehatzaren arteko lotura adierazten du: manipulazioak, jaurtiketak, harrerak...
2- Koordinazio dinamiko orokorra: egitura nagusiko mugimenduak, bertan muskulu askok parte hartzen dute: lekualdatzeak, jauziak, birak...

Bakoitza gainetik azaldu ondoren, orain pixka bat sakonduko dugu bakoitza:

1- KOORDINAZIO DINAMIKO OROKORRA:
Koordinazioak portaera motorea mugatzen du. Edozein mugimendu egiteko, gihar asko aktibatzea eta beraien artean erlazionatzea ezinbestekoa da. Koordinazioa mugimendu batzuen elkarketa da.

Koordinazio mota honen barnean, teoria ezberdinak daude:
- Teoria motorea: Organismoak iraganean egindako mugimenduak gogoratu, antzeko esperientzietan aplikatzeko.
- Sentsazio kinestesikoen bidez ikasten da. Kanpoko informazioa dela eta, nerbio- aginduak bideratzen dira.
- Koordinazio erlatiboaren teoria: mugimendu berriak, ez oso egokiak. Aurreko esperientzia gogoratu behar da eta inguruko informazioarekin osatu.

Gaitasun koordinatiboak zazpi dira:
1- Mugimenduak elkartzeko eta egokitzeko gaitasuna: Mugimendu, fase edo keinu desberdinak ata bestearen ondoren jarraian lotzen dira.
2- Espazio- denborarekiko orientatze gaitasuna: gauzatzen dugun mugimendua espazio- denbora zehatz horrekiko egokitu behar dugu, inguruan ditugun oztopo fisikoen arabera moldatuz.
3- Bereizte gaitasuna: gihar uzkurdura doitu, dosifikatu, neurtu egin behar da.
4- Oreka gaitasuna: bai eta estatikoa eta bai dinamikoa.
5- Erreakzio- motore gaitasuna: unerik egokienean mugimendua buruzteko ahalmena
6- Mugimendua kontrolatzeko gaitasuna: Ustekaberen bat gertatzen bada, pentsatutako mugimendua gelditzeko ahalmena.
7- Erritmoa sortzeko gaitasuna: Mugimendua erritmikoki burutzen dugu, giharren uzkurdura eta lasaiketa txandakatuz, beharrezko energia bakarrik erabiliz.

2- ATALKAKO KOORDINAZIOA:
Koordinazio mota hau: esku- begikoa, buru- begikoa, oin- begikoa izan daiteke.
Jarduera konplexuena, objetu bat hartu eta manipulatu egiten da espazio txiki batean. Ikusmena eta gorputz adar bat harremanetan jartzen ditu ( zerbait hartu, bota, idatzi, marraztu...). Mugimenduaren zehaztasuna ez badago, distantzia gaizki somatuta dago. Eskuek objetuaren forma hartzen dute.
Mugimenduak zehaztasuna galtzen du distantzia gaizki preziatzen denean edo programazio motorea ez denean.
Koordinazio mota honetan garapenak ezaugarri batzuk ditu:
- 5 urterekin: eskuak besoarekiko independentzi funtzionala lortzen du, eta honek enborrarekiko.
- 6 urterekin: alde bateko espezializazio eta nagusitasuna lortzen da.
- 12 urterekin: objetu ezberdinak erabiltzen ditu, distantzia, abiadura, norabide, itxura, neurri, pisu, osagaiak aldatuz. Lekualdatze eta desplazamendu programak txandakatzen dira ( abiadura, norabidea, ibilbidea, jarrera, kokapena, abiatze lekua, harrera motak, jaurtitzeko erak...

Atalkako koordinazioak lau gaitasun ezberdin ditu:
1- Hatzamarretako mugimendu hutsak: objektu txikiak manipulatzea eskatzen duten jarduerak, hatzamarrak bereiztuat mugitzen dira eta eskua ez da ia lekuz aldatzen( idatzi, pote bat itxi...).
2- Manipulazioak: espazio laburreko mugimenduak, eskuak eta besaurrerak bakarrik hartzen dute parte ( edalontzi bat hartu, komunikaziorako keinuak, haria jostorratzean sartu...)
3- Jaurtiketak: Besoa gorputzarekiko independentziaz mugitzen da.
4- Bi alboek parte hartzen duten mugimenduak:
- Konbergentea: gorputz aldeak simetrikoki mugitzen direnean, mugimendu berdina aldi berean.
- Alternatiboak edo mugimendu berdina txandaka.
- Mugimendu desberdinak: esku nagusiak eginkizun garrantzitsuena egiten du.

Koordinazio honek, ikasleen mugimendurako posibilitateak suposatzen du. Helburua mugimenduen erraztasuna eta askatasuna bilatzea da, manipulazioak, jaurtiketak eta harrerak egiteko.

2007/04/26

Eskolako herri kirolak


Herri kirolak berreskuratu nahian dabiltza bizkaiko foru aldundian. Izan ere gaur egun ez daude "modan" kirol mota hauek. Gehienetan, herriko jaietan ikusten ditugu gehienetan: aizkolariak, harri jasotzileak... baina badira batzuk oraintxu ikusten ez direnak, adibidez: txingak, txokor batzea... Nire eskola garaian oso normala zen herri kirolak praktikatzea, batzuetan soin hezkuntzako orduetan. Institutuan gutxiago erabiltzen genituen, jaietan bakarrik eramaten genuen praktikara. Egiten genituen kirol nagusiak honakoak ziren: txokor batzea, txingak eta soka tira. Banan banan azalduko ditut:
- Txokor batzea: Taldeka antolatzen da jolasa. Nahi ditugun talde beste egingo ditugu eta bakoitzean pertsona kopuru bera egongo da. Artoak edo txokorrak ilaratan jarriko dira eta lehengo txokorraren alboan otzara bat egongo da. Denbora mugatu batean, partaide bakoitzak, txokorrak banan banan hartu beharko ditu eta otzarara bota. Denbora laburrenean txokor gehien biltzen duena irabazlea izango da.
-Txingak: Taldekide bakoitzak bi eskuetan pisu bereko bi objetu pisutxu hartuko ditu eta ibilbide bat egingo du. Denbora batean ibilbideari buelta gehien ematen diona irabazlea izango da.
- Soka Tira: Talde bitan bananduko gara, partaide kopuru berdina izanik. Soka bat hartuko dugu erdian zapi gorri bat jarriz. Bat, bi eta hiru esatean, talde bietako partaideek sokatik tira egin beharko dute, zapia haien zelaian sartzen denean irabaziko du.

Herrietako jaietan, asko ikusi izan dudana, karretila batekin, bat gainean sartuta eta besteak bultza eginez lehiaketa egitea da, Oso dibertigarria da eta kirol asko egin daiteke honela, karretila daramanak bai behintzat.

Oso gustora egoten ginen gure ume denboran kirol hau praktikatzen. Ohitura zaharrak berreskuratu behar direla konturatu behar gara, horretarako aukera ezin hobea da eskola. Eskolako urteak adierazgarri izango dira umeentzat, kirol hauen bitartez haien trebetasunak praktikan jarriko dituzte. Oreka, lateralitatea eta gorputz eskema menperatzen duten konprobatu ahal izango dugu. Umeak korrika joan beharko dira ibilbideak egiten, oreka mantendu beharko dute eta gorputzaren koordinazioa nola dagoen ikusi ahal izango dugu. Gorputz eskema ondo osatua dagoen ala ez ikusi ahal izango dugu joku hauen bidez.

Zaletasuna sortzen badugu txikitatik, kirol hauek galtzeko arrisku gutxiago egongo da eta kirol ezberdinenganako interesa sotuko da.

Gaur egungo umeek, telebistan ikusten dutena edo nagusiek egiten dutena egiten dute. Kirolekin gauza bera gertatzen da: futbola da gehien ikusten dena eta hori da umeek praktikatzen dutena. Aintzina, herri kirolak edonon ikus zitekeen ondorioz zaletasuna handia zen. Gure herrietako ohiturak eta kirolak galdu ez daitezen borrokatu behar dugu, horretarako biderik zuzen eta egokiena kirol hauek eskoletan praktikatzea izango litzateke.
Herri kirolen saio bat aurkituko duzue you tuben.

Oreka haur hezkuntzan




Gorputza orekatzeko, gihar erreflexuak ezinbestekoak dira. Oreka giharrak sortzen duen tentsio - erlaxatze mailaz arduratzen da.


Oreka ziurtatzeko organu ezberdinek hartzen dute parte: barneko belarriko laberintoa, ikusmena, giharren sentsazio propiozeptiboak, organo sentsorialak... hauek automatikoki funtzionatzen dute. Oreka hezi eta landu daiteke.


Oreka gorputza jarrera batean mantentzeko gaitasuna da, bi oreka mota daude:


- estatikoa: geldirik, egoera egonkorra. Adibidez: zutik.


- dinamikoa: Mugimenduan, desplazamenduan. Lasterketan adibidez.


Edozein mugimendu gauzatu ahal izateko, ingurunekoaren arabera gaitasun motoreak moldatu egin beharko ditugu.Zerebeloak erregulatzen du oreka, orekari buruzko informazio guztia jasotzen du.

Oreka mantentzeko ezinbestekoa da ikusmena eta gihar tonua.Barne- belarriak, ikusmeneko errezeptoreek, eta errezeptore kinestetikoek laguntzen dute oreka mantentzeko. Ezinbestekoa da eguneroko bizitzan eta gorputz hezkuntzan edozein jarduera egiteko. Oreka mantentzeko hainbat aspektu hartu behar dira kontutan:

- Genetikoak.

- Norberaren esperientzia.

Orekarako gaitasunak hiru dira:

1- Berrorekatze gaitasuna: luzaketa bakoitza uzkurdura batez lagunduta dago, luzaketa hori konpentsatzeko . Grabitaguneak oszilazio edo kulunkada bat jaso orduko, uzkurdura bat sortuko da.Grabitagunea sostengu oinarriaren gainean jarri nahi denean berrerokatze gaitasuna erabiltzen da.

2- Baztertze propiozeptiboaren gaitasuna:

3-Hazkundearen faktoreak: saiatuko da gorputz adar baten mugimenduak sortu duen desoreka konpentsatzen.


Oreka portaera motorearen faktore baldintzatzailea da, koordinazioarekin lotura estua du.


Oreka gizakia ingurunera moldatu eta egokitzea posible egiten duen oinarrizko zentzuetatik bat da. Ingurunea faktore desorekatzailea bat bezala eratzen da, haur hezkuntzan oso garrantzitsua da ingurunean konfiantza eskuratzea.


Oreka lantzeko hainbat ariketa proposatzen dira: jolasen bidez bultzadak, trakzioak egitea, erorketak hezitzea. Azalera ezberdinen gainean egindako lekualdaketak, oreka lantzea ez egonkorreko objetuen gainean, abiadura edo erritmo ezberdinak eskatzen dituzten keinu edo desplazamenduak egitea... Saiatuko gara oreka lantzen mota guztietako materialen gainean, koltxonetetan, sokekin, goma espumako blokeekin...



Lateralitatea


Albo bateko nagusitasun motorea da, burmuinaren alde bat lehenago heltzen da. Gure gorputzak, simetria anatomikoa dauka. Alde batetik, nagusitasuna herentziak mugatzen badu ere, inguruaren eraginak ere badu zeresanik. Le Boultzen esanetan: " lateralitatea eskubi edo ezkerreko gorputz adarraren nagusitasuna da". Nagusitasun hau ematen da burmuineko alde bat bestea baino helduagoa delako. Gorputz adar asko berdinak eta simetrikoak dira, baina hauek erabiltzerakoan, askotan modu simetrikoan erabili behar dira, eta horrek alde baten nagusitasuna markatzen du.
Lateraltasuna heredentziaz eta inguruko faktoreaz definitzen da. Pertsona batzuek eskumarekin idazten dute baina beste guztia ezkerrarekin egiten dute. Egile baten ustez hau ez da egokia, esku baten nagusitasuna ezinbestekoa delako espazioarekiko erreferentziak finkatzeko. Nire ustez hau ez da egokia: ume askok, eskumarekin idazten dute horrela erakutsi dietelako baina haien garunean, ezkerreko aldea dute garatuago eta kirola egitean adibidez, ezkerreko eskua edo hanka erabiliko dute. Umeei haien erara lateralitatea garatzen lagundu behar zaie.Esku batekin, bere naturaltasunez ez den eskuarekin idazten bortzatzen badugu, umearengan trauma bat sortuko dugu. Ez diogu utziko bere trebetasunak aurrera eramaten.

Honen adibide gisa nire burua aurkeztu dezaket: nik eskumarekin idazten dut horrela irakatsi zidatelako baina gauza askotarako, horietako bat kirola egiteko, ezkerreko eskua edo hanka erabiltzen dut.

Nagusitasun laterala ez dagoenean finkatuta, saiatuko egoerak sortzen duen esku baten nagusitasuna ahalbidetzen.

Psikomotrizitate gelan, ume bakoitzaren lateralitatea argi ikus dezakegu hainbat ariketetan: plataformetara igotzerakoan zein hanka erabiltzen duten ikustean, salto egiterakoan. objetkuak botatzean, espaldetara igotzerakoan ...

Gorputz eskema


Gorputz eskema: gure gorputzaz dugun informazioa, irudikapen mentala, bera kontrolatzeko dugun ahalmena da. Nerbioen bidez gure mugimendu, organu eta gorputz atalei buruzko informazioa jasoko dugu. Vayer-ek gorputz eskemaren inguruan kontzeptu batzuk bereizten ditu:
- Gorputz eskema: Espazioaren barruan gertatzen diren mugimenduak.
- Gorputz balorazioak: Gorputza sinbolo bat da, ikur bat, gizarte eredu bakoitzaren arabera balore bat hartuko du.
- Gorputz kontzeptua: ezagupen topografiko, anatomiko, fisiologikoak gorputz balorazioari gehituak.
- Gorputz irudia: Gure gorputzaz dugun irudi sinbolikoa.

Faktore hauen bidez gorputz eskema eratzen da, alde motorea eraikitzen da. Umeak, bere jarduera motorearen bidez gorputz eskema eraikiko du.

Esperientzia motoreraren bidez gorputz eskema eratzen joango da, 12 urte inguruan finkatuz.
Gorputz eskemaren eraketarako faseak:
Gorputz eskemaren elaborazioak bi lege jarraitzen ditu:
- Lege zefalo- kaudala: garapena ematen da burutik gorputz adarretara.
- Lege proximo- distala: garapena gorputz erdiko ardatzetik kanporantz ematen da. Haurrari bere gorputz eskema eraikitzen lagundu ahal diogu, adinaren arabera fase ezberdinak ematen dira:
Gorputz eskemaren ezaugarriak bost dira:
- Kontrol segmentarioa eskatzen duten gaitasunak:
1) Lateralitatea.
2) Arnasketa kontrola.
- Kontrol globala eskatzen duten gaitasunak:
3) Gihar tonua.
4) Lasaketa.
5) Jarrera.
Bost puntu hauek beste post batean gehiago sakonduko dira.
Psikomotrizitate saioak burutzen ditugunean, umeen gorputz eskema kontutan hartu behar dugu. Saio hauetan haien gorputz eskema apurka apurka eratzen joango dira.
Guzti hau gehiago sakondu nahiez gero, gorputz eskemari buruzko informazio gehiago dago interneten. Artikulu hau idazteko, nik nituen apunteak erabili ditut.
Bideodaukazue You Tuben.

Saio Baten Prestaketa


Psikomotrizitateko saio bat nola prestatu behar den azalduko da hurrengo lerroetan:

Haurraren zaletasun eta nahiak kontutan izanik, irakasleak jarduerak proposotzen ditu ( ez agindu). Psikomotrizitate saioaren zehar atal ezberdinak daude:

1- Aurreko atala: Gelako txokoak prestatu:
Helburu eta edukien arabera gune ezberdinak egongo dira: jauzi eta erorketena , orekena, materiale biguneko eta gogorreko zirkuituak.. Txoko bakoitzean jorratu diren gaitasunak haur bakoitzaren mailara egokituta egongo dira. Irakaslearen esku gelditzen da zenbat txoko antolatu.

2- Harrerako atala:
Oinetakoak kendu, arauak birgogoratu, segurtasun neurriak, besteenganako errespetua...Egun horretako txokoak azaldu, materialea komentatu, jarduera posiblei buruzko proposamenak...Beraien iritzi eta galderei arreta jarriko diogu.

3- Atal oldartsua:
Saioa, irakasleak osatu duen pareta botatzean hasten da. Pertsona helduak ezarritako antolaketa apurtzen dute, tentsio emozionalak askatzen dituzte, gorputzeko gihar blokeoa gaindituz.

4- Berezko jarduera motrizaren atala:
Hasieran, beren kabuz dabiltzate. Aniztasun honi esker, era guztietako gaitasun eta mugitzeko beharrak lantzen dituzte. Gune ezberdinei esker era guztietako gaitasun eta mugitzeko beharrak lantzen. Mugimendua bizi dezakete, esperimentatuz, gauzatuz, erabakiak hartuz, arazoak ebatziz, sortuz... Irakaslearen eginkizuna, jarduerak aberastea izango da

5- Jolas sinboliko eta eraikitze atala:
Fantasia eta errealitatearen artean lotura bat egiten du umeak. Honeterako baliabide ezberdinak izanik: zapi, soka, uztai, kuxin... Jolas hauei esker erreprimitutako barne gatazkak kanporatu ditzakete. Helburu ezberdinak ditu jarduera honek: errudun sentimena gutxitu, errealitatea onartu, benetako jarduerak antzeztu...norberaren onarpena sendotuz. Bizipenak ahoz adieraztea saiatu behar gara.

6- Analisi atala:
- Agurraren atala: jardueraz aldatu beahr dugu eta taldea elkartu. Ariketa utzi eta erlajazio unea da.
- Irudikatze eta lengoaia fasea: ahoz, marraztuz, plastilinaz, antzeztuz...saioan bizitakoa adierazi behar dute. Bizitako kontzeptuak barneratzeko, oroimena lantzeko... guztiz baliagarria da.

psikomotrizitate gelako arauak


Psikomotrizitate gelan, arau batzuk jarraitu behar dituzte, behin eta berriro errepikatu behar zaizkienak: hauek gelara sartu bezain pronto, haien izena eta zer egingo dutenaren ostean azalduko zaizkienak.

Honako hauek dira gehienetan errepikatzen direnak: ezin da minik hartu, ezin da minik eman, euskaraz hitz egingo dugu, besteek egiten dutena errespetatuko dugu. Normalean ez dituzte gogoratzen, edo ez dituzte gogoratu nahi, behin eta berriro errepikatu behar zaizkie.

umeek ez dituzte arauak errespetatzen eta gehienetan ez dituzte haien lagunak kontutan hartzen. Hiru urteko umeen artean iskanbila asko sortzen dira: materialaren inguruan, txandak ez errespetatzeagatik, jotzeagatik...
Behin eta berriro esan behar zaie besteak eta egiten dutena errespetatu behar dutela, baina haiena baino ez dute ikusten, normala da, fase honetatik pasatu behar dira baina gu haserraldi horiek nolabait bideratzen saiatu behar gara. Umeek haien nahiak asetu nahi dituzte saio hauetan eta zerbaitek hori oztopatzen baldin badu, aurre egingo dio egoerari berak erabakitzen duen modura, gehienetan haserraldiekin eta besteak jotzen.

Umeekin hitz egitea premiazko gauza da, haien nahiak ezagutu behar ditugu eta asetzen saiatu behar gara. Komunikazioa suspertu behar dugu beraien artean eta baita gurekin ere.

Koltxoiekin eraikinak egitean sortzen direla gatazka gehienak konprobatu izan dut praktiketan: norbaitek etxeren bat edo dorreren bat eraikiz gero, beste norbaitek bota egiten zuen. Umeen haien izaera adierazteko era da, besteena botatzean indartsu sentitzen dira,gustatu egiten zaie. Pazientzia izan behar dugu eta gauzak berriro azaldu baina ez dugu inoiz ahaztu behar muga batzuk ezartzea eta arauak azaltzea oinarrizko kontzeptuak direla.

Gatazkak sotzen direnean, gure laguntza eskaini behar diegu baina haiek saiatu behar dira erantzun egokia ematen.

Arauak gelara sartzerakoan eta guztiak jesarrita eta adi daudenean azalduko dira. Haien laguntza eskatuko dugu arau horiek bergogoratzeko.

2007/04/25

Psikomotrizitate Gela




Psikomotrizitate saio bat aurrera eramateko hainbat gauza izan behar ditugu kontutan: umeen egoera fisikoa eta emozionala, motibazioa, nekea... Guzti hau kontutan izanik, gure saioa modu batez edo bestez prestatuko dugu. umeak urduri badaude, haien urduritasuna kanporatzeko ekintzak burutuko ditugu eta bukaeran erlajazio unea.

Espazioa oso garrantzitsua izaten da. Lekua aproposa izan behar da: zoru berezia, paretak babestuta egon behar dira eta lehioak egotea komeni da ingurunea haizestatzeko. Ume kopurua ere garrantzitsua izaten da: kopurua eta espazioa erlazionatuta egon behar dira. irakasleok ere saioaren partaide izatea garrantzitsua izango da: haien jokuetan parte hartze minimoa izatea ona dela deritzot.

Ikastetxeak duen materialaren arabera saioak ezberdinak izango dira baina saio askeetan eredu bat jarraitzen da gehienetan: Koltxoiez aurretiaz egindako pareta apurtu, jolas librea ( plataformetara igo, salto egin, eraikuntzak egin ( gehienetan etxeak), jolas sinbolikoa, saioaren errepresentazioa marrazki batez, plastilinarekin edo egurrak erabiliz) eta kasu batzuetan erlajazioa edo ipuin baten kontaketa.

Saio aske hauek, Acouturierren ereduari jarraituz egiten dira. Teoria honen arabera, umeak bere emozioak askatzen ditu ekintza ezberdinen bidez. Pareta botatzen duenean, bere nortasuna erakusten ari da eta eraikitzen duenean, bere nortasuna eraikitzen ari da.

Autore honen esanetan, oso garrantzitsua da gela hauetan ispilu bat egotea. Modu honetan umeak bere burua ikusiko du eta bera ikustean zer sentsazio dituen esperimentatu ahal izango du.

Saio hauek, beldurrak ateratzeko eta gainditzeko erabiltzen dira. Normalean, ipuinetan ikusi dituzten pertsonaienganako beldurra irtetzen da. Gehien gustatzen zaiena, otsoaren pertsonaia da. Praktiketan egon nintzenean, guzti hau gertutik ikusteko aukera izan nuen. Pareta botatzerakoan, batzuk atzean gelditzen ziren eta haientzako beste pareta bat eraiki beharra zegoen. Bakoitzak bere paretak edo etxeak eraikitzean, besteek bota ez eta errespeta dezaten saiatu behar gara. Istiluak sortuko dira beti, ez dutelako besteena errespetatzen eta oraindik egozentrismoaren garaian daudelako asko. Guzti hau bideratzeko nahitaezkoa da irakasleon eskuhartzea.




Kirol munduan lehengo murgilketa


Haur hezkuntzan pentsatu ohi da umeek ez dutela kirolik egiten, baina hau ez da egia. Umeak, jaiotzen direnetik, aktibitate fisikoa egiten daude, batzuek besteek baino gehiago baina ariketa fisikoa burutzen dute: jaiotzen direnean hankak eta besoak mugituz, ondoren ibiltzen hasten direnenean koordinazioa mantenduz..

Haur batzuek eta besteek lortzen duten oreka, koordinazioa eta estabilitatea guztiz ezberdina da. Batzuek besteek baino konfiantza haundiagoa dute haien buruarengan, horrek guzti honetan eragina du.

Ume batek bere buruarengan konfidantza izan dezan, lehengo eta behin, guk gure konfidantza eman behar diogu. Konfidantza, berarekin hitz eginez, maitasuna emanez eta besteekin erlazionatzen lagunduz lortzen da.

Adin txikiko haurrek, duten agresibitate guztia kanporatzeko beharra dago, horretarako, psikomotrizitate saioak daude. Saio hauetan, haurrek haien emozioak aurkezteaz gain, haien agresibitatea ere kanporatzen dute eta era berean aktibitate fisikoa burutzen dute. Saio hau, ordu bat eta erdi bi ordukoa izaten da, irakaslearen arabera. Saioa atal ezberdinetan banatzen da: sarrera, jolas denbora, jolas sinbolikoa, eraikuntzak, errepresentazioa...

Irakasleak bi modu ezberdinetan eraman ditzake saio hauek: Bat saio guztia bideratuz eta ariketa konkretuak aginduz eta bi umeak " aske" ustea, beti ere ekintza guztiak bideratzen saiatuz eta bere laguntza eskainiz.

Saio hauek izango lirateke, hezkuntza formalaren mailan, umeek kirolarekin eta aktibitatez fisikoarekin duten lehengo kontaktuak.

Kirola eskoletan bultzatzea oso garrantzitsua dela deritzot. Horri buruz artikulu bat irakurri dezakezue.

2007/03/07

Bloggeko Gaia


Bloggean eztabaidatzeko gaia “ Hezkuntza eta Kirola” aukeratu dut. Txikitatik hezkuntza mailan kirola eta ariketa fisikoa egiteko beharra ikusten dut. Txikiak garenean gure mugimendu guztiak koordinatzen ikasi behar dugu, nagusiak garenerako. Nagusitzen garen einean, kirola egitea eta lehen eta bigarren derrigorrezko hezkuntzan bere ezarpena premiazkoa dela deritzot.

Gure burmuinak oxigenazioa behar du eta kirola edo heziketa fisikoa eginez ( psikomotrizitatea, soin hezkuntza) eginez lortzen da. Modu honetan, gure hezkuntza mailako etekina hobea izango da.

Gure gizartean heziketa fisikoak duen garrantziaz hezkuntza arduratzen da, lehengo urteetatik nagusi egin arte.

Nire aurkezpena







Nire izen osoa Maider Olalde Sanchez da. Larrabetzuarra naiz, baina gaur egun Galdakaon bizi naiz. Haur Hezkuntzako hirugarren maila egiten ari naiz eta aurretik goi mailako heziketa egin nuen bi urtez ( gizarte eta Kultur Animazioa, Durangoko Fray Juan De Zumarraga institutuan).

Kirola oso gogoko dut eta txikitatik kirol ezberdinak praktikatu izan ditut. Etxean gurasoen eta ahizpa nagusiaren eredua nuenez haiekin kirol ezberdinak praktikatzeko aukera izan nuen.