2007/05/17

Arnasketa eta erlajazioa


Psikomotrizitate saioetan oso garrantzitsua da umeek haien burua kontrolatzea arnasketa eta erlajazioaren bidez. Diafragma eta gihar torazikoak uzkurtu eta lasatu egiten dira beren kabuz. Umeen emozioen arabera, aldaketa erritmikoak gertatzen dira. Jarduera fisikoa egiterakoan, esfortsu unean arnasa jaurtitzen da, lasatzerakoan hartu. Arnasketa kontrola gorputzaren erdialdean kokatzen da. Gorputz enborraren bolumena handitzen da arnasa hartzean eta botatzean.Hiru arnasketa mota daudela esan behar da:
1- Torazikoa: Birikien goiko eta erdiko segmentuek hartzen dute parte.
2- diafragmatikoa:birikien beheko segmentuek hartzen dute parte. Gihar abdominalek eta diafragmak birikiak estutzen dituzte eta arnasa botatzea behartzen dute.
3- Mistoa: Bien nahasketa da, eta egokiena.

Borondatearen bidez, arnasketaren erritmo normala modifikatu ahal da: arnasketa eusten, arnasketa azkartzen edo geldotzen, arnasketa zabaltzen edo laburtzen.. Arnasketa egoera emozionala aldatzean ere aldatu daiteke.

Ariketa fisikoa egiten denean arnas botatzeak esfortsu maximoarekon batera etorri behar da.

Arnasketa landu nahi badugu umeekin, umeak lasai egon behar du. Hasieran arnasketa ahotik egingo da eta gero sudurretik.

Erlazaxioa, funtzio tonikoak lantzeko eta hobetzeko ezinbestekoa da. Gihar tentsioen txandaketari esker, beharrezkoak ez diren tentsioak desagertzea lortuko dugu. Erlasatzeko modu ezberdinak daude:
- Eredu analitikoa: Jacobson-en erlazatze progresiboa.
- Eredu orokorra: Schultz-en entrenamendu autogenoa.

Gizakiaren gorputz jarrera naturala da, bi oinetan bermatuz bertikalki mantentzea. Helburua ahalik eta oreka maila altuena tentsio minimoarekin lortzea da. Horretarako tonua moldatu egin behar da.

2007/05/10

Psikomotrizitate gelako materiala






Umeen mugimendua eta psikomotrizitate ahalmenak garatzeko baliagarriak izan daitezkeen materialaren zerrenda luzea da, denetarik erabili dezakegu: bai tresna alternatibo eta bai ez konbentzionalak: betetako botilak, kurpilak, zintak, erratza- makilak, garbigailuen ontziak, zapiak…

Materialak haurra probokatu, zirikatu, mugitu arazi eragin behar du, jarduerara bultzatuz. Helburu hori bete ahal izateko itxura berritzaileak eta kolore deigarriak egokiak dira. Haurraren sormenak, edozein tresna jolaserako bide bihur dezake. Hurrengo laukian materialaren eginkizunak aztertuko ditugu:

Irakaslearen eginkizuna psikomotrizitate gelan




Psikomotrizitatea lantzerakoan, irakaslearen jarrera oso garrantzitsua da. Bere jarrerak ondorengo ezaugarriak izan beharko lituzke:

- Harreman asimetrikoa: haurraren jolean sartzeko itxura egiten du, jolasa aurrera ateratzen laguntzeko, baina kanpotik begiratzen du.
- Autokontzientzia: Emozioen auto-kontrola izan behar da, epaitu gabe, besteen sentimenduak hobeto ulertu ahal izateko. Gaitasun honi Esker, agresibitate arazoak, gorputz kontaktuak.. gainditu daitezke eta arauak bideratu inposaketarik gabe.
- Legearen eredu: zenbait arau finkatu behar dira: Minik ez ematea, besteen lanak errespetatu.. ( beste artikuluan aipatutakoa). Giro ona lortu behar dugu gelan. Haurraren espontanitatea ahalbidetzeko baldintza eta arau minimoak egongo dira. Portaera desegokiko haurrak maitasunez eta jarrera ulerkorrez tratatuko ditugu, baina aldi berean mezu zuzenez eta tinkoz.
- Segurtasun físiko eta afektiboa: haurrari konfiantza adierazi. Hitzez, jarreraz, kokapenaz, proposamen egokiz, eta urratsen sekuentzia errespetatuz. Haurrarenganako amatasun giroa lortu behar dugu, baina aldi berean, autoritatea izan behar dugu, ezetz esaten jakin behar dugu. Entzuten eta ulertzen den dakienaren giro goxoa lortu behar dugu.
- Enpatia: Bestearen lekuan kokatzen jakin behar dugu, bestea nola sentitzen den jakin ahal izateko. Haurraren bat bateko jarduera ez dugu moztu behar, itxaroten jakin behar dugu. Haurraren mugimenduzko adierazpena behatuz berari buruzko informazioa jasotzeko gai izan behar gara. Ahots doinuak, keinuak, aurpegiko adierazpenen mezuak jaso behar ditugu. Haurrak bere aniztasunean, diren bezala onartu behar ditugu; bere portaera bere bizitza pertsonalaren emaitza da.
- Prestotasuna: Doinu, keinu eta begiradaren bidez, haurra ondo sentitu dadila lortu dezakegu.
- Lan giro irekia: haurrari bururatutako aukera desberdinak onartuko dira, heziketarako eta beren garapenerako lagungarritzat jotzen diren neurrian. Haurrak bere kezka, zalantza, beldurrak jasotzen direla sumatu behar du.

Godall izeneko irakasleak ( 1999) psikomotrizitateko arduradunaren eginkizunak honela laburbiltzen ditu: espazio eta harremanen egitura konplexua antolatu, esperientzien garapenari lagunduz, aukerak sortzen dituen sistema sortuz.

2007/05/09

Bigarren hezkuntzako soin hezkuntzako irakasleari elkarrizketa




Aitziber, Ronda ikastetxeko soin hezkuntzako irakaslea da. Gasteizeko unibertsitatean burutu zituen bere ikasketak. Txikitatik kirola egin du, aita kirolaria zen eta etxean kirolerako zaletasuna ikusi ahal izan zuen. Berarekin elkarrizketa bat izateko beta izan dut. Zalantza batzuk argitu eta ideiak batzuk adierazi dizkit:

- Noiz hasi zinen kirola praktikatzen?
Hamar urterekin, igeriketan hasi nintzen.
- Nondik piztu zitzaizun kirola egiteko gogoa?
Nire aita kirolaria da eta berak erakutsi zidan kirolarenganako griña. Ama eta aitak kirola egiten zuten eta etxean ikusten nuena gustatzen zitzaidanez, ni ere praktikatzen hasi nintzen.
- Umeengan kirolarenganako griña eta interesa ikusten duzu?
Ez dut ikusten nolabaiteko griña, batez ere bigarren hezkuntzan. Adin hauetako umeak asteburuetan zer egingo duten bakarrik pentsatzen dute. Mutilak dira kirol gehien praktikatzen dutenak eta hauek ere futbola bakarrik dute buruan. Ume txikiengan gertatzen dena zera da: eskolan praktikatu edo gurasoek kirolen batera izen ematen dietela. Orokorrean ez da kirol askorik praktikatzen.
- Zer gomendio emango zenuke egoera hau aldatzeko?
Gurasoek haien seme alabekin kirola egin behar dute eta kirol ekitaldi ezberdinak ikusi behar dituzte, ez futbola bakarrik. Etxean ikusten dutena ikasten dute haurrek.
- Zer deritzozu esaldi honi: soin hezkuntzako ordua ondo pasatzeko da, ez dugu zertan azterketarik egin behar?
Ez nago bat ere ados. Beste ikasgai bat bezain garrantzitsua da: bere eduki eta helburuak dituelako. Oso garrantzitsua da umeak jakitea kirola egitean gorputzak nola erreakzionatzen duen. Azterketa egitearen arrazoia, umeak ikasgai teoriko zein praktikoa menperatu behar duelako.
- Zenbat ordu ematen dira astean zehar?
Bi ordu.
- Nahikoak iruditzen zaizkizu? zergaitik?
Ez zaizkit nahikoak iruditzen, heziketa fisikoko klaseetara beti berandu heltzen direla eta ez zaielako beste ikasgaiak duten garrantzia ematen.
- Zer ordutegi lirateke egokia soin hezkuntzarako?
Goizeko orduak, baina ez klaseko lehen ordua.
- Zein jarrera izaten dute bigarren hezkuntzakoek ikasgai honen aurrean?
Kurtso hasieran, azterketa teoriko eta praktikoa dagoela jakitean kexatu egiten dira baina kurtsoa aurrera doan einean, ikasgaia ezagutu, ikasi eta ondo pasatzen dute, haien jarrera aldatzen doa.
- Zer deritzozu ikastetxe batzuetan dutxarik ez egoteari?
Gaur egun ikastetxeetan dutxarik ez egotea onartezina iruditzen zait, umeek argi izan behar dute ariketa fisikoa egin eta gero, higiene kontuengatik dutxatu egin behar direla.
- Nola ikusten duzu ikasgai honen etorkizuna?
Ikasgai honek, musika eta beste batzuekin batera bide luzea egin behar dute eta gogor borrokatu beste ikasgaiek duten miresmena izateko.

Koordinazioa haur hezkuntzan


Koordinazioa haur hezkuntzan ezinbesteko faktorea bihurtzen da. Egiten duten edozin ekintzatarako oinarrizkoa izango da, batez ere psikomotrizitate gelan gaudenean.

Bi koordinazio mota daude:
1- Atalkako koordinazioa: begia eta mugimenduaren arteko koordinazioa.Muskulu gutxik hartzen dute parte. Ikusmenaz jasotako informazioa eta mugitzen ari denareneko moldaketa nahitaezkoa da. Ikusmen eremua eta mugikortasun zehatzaren arteko lotura adierazten du: manipulazioak, jaurtiketak, harrerak...
2- Koordinazio dinamiko orokorra: egitura nagusiko mugimenduak, bertan muskulu askok parte hartzen dute: lekualdatzeak, jauziak, birak...

Bakoitza gainetik azaldu ondoren, orain pixka bat sakonduko dugu bakoitza:

1- KOORDINAZIO DINAMIKO OROKORRA:
Koordinazioak portaera motorea mugatzen du. Edozein mugimendu egiteko, gihar asko aktibatzea eta beraien artean erlazionatzea ezinbestekoa da. Koordinazioa mugimendu batzuen elkarketa da.

Koordinazio mota honen barnean, teoria ezberdinak daude:
- Teoria motorea: Organismoak iraganean egindako mugimenduak gogoratu, antzeko esperientzietan aplikatzeko.
- Sentsazio kinestesikoen bidez ikasten da. Kanpoko informazioa dela eta, nerbio- aginduak bideratzen dira.
- Koordinazio erlatiboaren teoria: mugimendu berriak, ez oso egokiak. Aurreko esperientzia gogoratu behar da eta inguruko informazioarekin osatu.

Gaitasun koordinatiboak zazpi dira:
1- Mugimenduak elkartzeko eta egokitzeko gaitasuna: Mugimendu, fase edo keinu desberdinak ata bestearen ondoren jarraian lotzen dira.
2- Espazio- denborarekiko orientatze gaitasuna: gauzatzen dugun mugimendua espazio- denbora zehatz horrekiko egokitu behar dugu, inguruan ditugun oztopo fisikoen arabera moldatuz.
3- Bereizte gaitasuna: gihar uzkurdura doitu, dosifikatu, neurtu egin behar da.
4- Oreka gaitasuna: bai eta estatikoa eta bai dinamikoa.
5- Erreakzio- motore gaitasuna: unerik egokienean mugimendua buruzteko ahalmena
6- Mugimendua kontrolatzeko gaitasuna: Ustekaberen bat gertatzen bada, pentsatutako mugimendua gelditzeko ahalmena.
7- Erritmoa sortzeko gaitasuna: Mugimendua erritmikoki burutzen dugu, giharren uzkurdura eta lasaiketa txandakatuz, beharrezko energia bakarrik erabiliz.

2- ATALKAKO KOORDINAZIOA:
Koordinazio mota hau: esku- begikoa, buru- begikoa, oin- begikoa izan daiteke.
Jarduera konplexuena, objetu bat hartu eta manipulatu egiten da espazio txiki batean. Ikusmena eta gorputz adar bat harremanetan jartzen ditu ( zerbait hartu, bota, idatzi, marraztu...). Mugimenduaren zehaztasuna ez badago, distantzia gaizki somatuta dago. Eskuek objetuaren forma hartzen dute.
Mugimenduak zehaztasuna galtzen du distantzia gaizki preziatzen denean edo programazio motorea ez denean.
Koordinazio mota honetan garapenak ezaugarri batzuk ditu:
- 5 urterekin: eskuak besoarekiko independentzi funtzionala lortzen du, eta honek enborrarekiko.
- 6 urterekin: alde bateko espezializazio eta nagusitasuna lortzen da.
- 12 urterekin: objetu ezberdinak erabiltzen ditu, distantzia, abiadura, norabide, itxura, neurri, pisu, osagaiak aldatuz. Lekualdatze eta desplazamendu programak txandakatzen dira ( abiadura, norabidea, ibilbidea, jarrera, kokapena, abiatze lekua, harrera motak, jaurtitzeko erak...

Atalkako koordinazioak lau gaitasun ezberdin ditu:
1- Hatzamarretako mugimendu hutsak: objektu txikiak manipulatzea eskatzen duten jarduerak, hatzamarrak bereiztuat mugitzen dira eta eskua ez da ia lekuz aldatzen( idatzi, pote bat itxi...).
2- Manipulazioak: espazio laburreko mugimenduak, eskuak eta besaurrerak bakarrik hartzen dute parte ( edalontzi bat hartu, komunikaziorako keinuak, haria jostorratzean sartu...)
3- Jaurtiketak: Besoa gorputzarekiko independentziaz mugitzen da.
4- Bi alboek parte hartzen duten mugimenduak:
- Konbergentea: gorputz aldeak simetrikoki mugitzen direnean, mugimendu berdina aldi berean.
- Alternatiboak edo mugimendu berdina txandaka.
- Mugimendu desberdinak: esku nagusiak eginkizun garrantzitsuena egiten du.

Koordinazio honek, ikasleen mugimendurako posibilitateak suposatzen du. Helburua mugimenduen erraztasuna eta askatasuna bilatzea da, manipulazioak, jaurtiketak eta harrerak egiteko.