2007/05/09

Koordinazioa haur hezkuntzan


Koordinazioa haur hezkuntzan ezinbesteko faktorea bihurtzen da. Egiten duten edozin ekintzatarako oinarrizkoa izango da, batez ere psikomotrizitate gelan gaudenean.

Bi koordinazio mota daude:
1- Atalkako koordinazioa: begia eta mugimenduaren arteko koordinazioa.Muskulu gutxik hartzen dute parte. Ikusmenaz jasotako informazioa eta mugitzen ari denareneko moldaketa nahitaezkoa da. Ikusmen eremua eta mugikortasun zehatzaren arteko lotura adierazten du: manipulazioak, jaurtiketak, harrerak...
2- Koordinazio dinamiko orokorra: egitura nagusiko mugimenduak, bertan muskulu askok parte hartzen dute: lekualdatzeak, jauziak, birak...

Bakoitza gainetik azaldu ondoren, orain pixka bat sakonduko dugu bakoitza:

1- KOORDINAZIO DINAMIKO OROKORRA:
Koordinazioak portaera motorea mugatzen du. Edozein mugimendu egiteko, gihar asko aktibatzea eta beraien artean erlazionatzea ezinbestekoa da. Koordinazioa mugimendu batzuen elkarketa da.

Koordinazio mota honen barnean, teoria ezberdinak daude:
- Teoria motorea: Organismoak iraganean egindako mugimenduak gogoratu, antzeko esperientzietan aplikatzeko.
- Sentsazio kinestesikoen bidez ikasten da. Kanpoko informazioa dela eta, nerbio- aginduak bideratzen dira.
- Koordinazio erlatiboaren teoria: mugimendu berriak, ez oso egokiak. Aurreko esperientzia gogoratu behar da eta inguruko informazioarekin osatu.

Gaitasun koordinatiboak zazpi dira:
1- Mugimenduak elkartzeko eta egokitzeko gaitasuna: Mugimendu, fase edo keinu desberdinak ata bestearen ondoren jarraian lotzen dira.
2- Espazio- denborarekiko orientatze gaitasuna: gauzatzen dugun mugimendua espazio- denbora zehatz horrekiko egokitu behar dugu, inguruan ditugun oztopo fisikoen arabera moldatuz.
3- Bereizte gaitasuna: gihar uzkurdura doitu, dosifikatu, neurtu egin behar da.
4- Oreka gaitasuna: bai eta estatikoa eta bai dinamikoa.
5- Erreakzio- motore gaitasuna: unerik egokienean mugimendua buruzteko ahalmena
6- Mugimendua kontrolatzeko gaitasuna: Ustekaberen bat gertatzen bada, pentsatutako mugimendua gelditzeko ahalmena.
7- Erritmoa sortzeko gaitasuna: Mugimendua erritmikoki burutzen dugu, giharren uzkurdura eta lasaiketa txandakatuz, beharrezko energia bakarrik erabiliz.

2- ATALKAKO KOORDINAZIOA:
Koordinazio mota hau: esku- begikoa, buru- begikoa, oin- begikoa izan daiteke.
Jarduera konplexuena, objetu bat hartu eta manipulatu egiten da espazio txiki batean. Ikusmena eta gorputz adar bat harremanetan jartzen ditu ( zerbait hartu, bota, idatzi, marraztu...). Mugimenduaren zehaztasuna ez badago, distantzia gaizki somatuta dago. Eskuek objetuaren forma hartzen dute.
Mugimenduak zehaztasuna galtzen du distantzia gaizki preziatzen denean edo programazio motorea ez denean.
Koordinazio mota honetan garapenak ezaugarri batzuk ditu:
- 5 urterekin: eskuak besoarekiko independentzi funtzionala lortzen du, eta honek enborrarekiko.
- 6 urterekin: alde bateko espezializazio eta nagusitasuna lortzen da.
- 12 urterekin: objetu ezberdinak erabiltzen ditu, distantzia, abiadura, norabide, itxura, neurri, pisu, osagaiak aldatuz. Lekualdatze eta desplazamendu programak txandakatzen dira ( abiadura, norabidea, ibilbidea, jarrera, kokapena, abiatze lekua, harrera motak, jaurtitzeko erak...

Atalkako koordinazioak lau gaitasun ezberdin ditu:
1- Hatzamarretako mugimendu hutsak: objektu txikiak manipulatzea eskatzen duten jarduerak, hatzamarrak bereiztuat mugitzen dira eta eskua ez da ia lekuz aldatzen( idatzi, pote bat itxi...).
2- Manipulazioak: espazio laburreko mugimenduak, eskuak eta besaurrerak bakarrik hartzen dute parte ( edalontzi bat hartu, komunikaziorako keinuak, haria jostorratzean sartu...)
3- Jaurtiketak: Besoa gorputzarekiko independentziaz mugitzen da.
4- Bi alboek parte hartzen duten mugimenduak:
- Konbergentea: gorputz aldeak simetrikoki mugitzen direnean, mugimendu berdina aldi berean.
- Alternatiboak edo mugimendu berdina txandaka.
- Mugimendu desberdinak: esku nagusiak eginkizun garrantzitsuena egiten du.

Koordinazio honek, ikasleen mugimendurako posibilitateak suposatzen du. Helburua mugimenduen erraztasuna eta askatasuna bilatzea da, manipulazioak, jaurtiketak eta harrerak egiteko.

1 comentario:

Anónimo dijo...

EI!! beno ni internauta bat naiz ta oso ondo jaso dut informazioa hau lan bat egiteko psikomotrizitateari buruz (haur hezkuntza nabil ikasten)eskerrik asko!!!