2007/05/09

Bigarren hezkuntzako soin hezkuntzako irakasleari elkarrizketa




Aitziber, Ronda ikastetxeko soin hezkuntzako irakaslea da. Gasteizeko unibertsitatean burutu zituen bere ikasketak. Txikitatik kirola egin du, aita kirolaria zen eta etxean kirolerako zaletasuna ikusi ahal izan zuen. Berarekin elkarrizketa bat izateko beta izan dut. Zalantza batzuk argitu eta ideiak batzuk adierazi dizkit:

- Noiz hasi zinen kirola praktikatzen?
Hamar urterekin, igeriketan hasi nintzen.
- Nondik piztu zitzaizun kirola egiteko gogoa?
Nire aita kirolaria da eta berak erakutsi zidan kirolarenganako griña. Ama eta aitak kirola egiten zuten eta etxean ikusten nuena gustatzen zitzaidanez, ni ere praktikatzen hasi nintzen.
- Umeengan kirolarenganako griña eta interesa ikusten duzu?
Ez dut ikusten nolabaiteko griña, batez ere bigarren hezkuntzan. Adin hauetako umeak asteburuetan zer egingo duten bakarrik pentsatzen dute. Mutilak dira kirol gehien praktikatzen dutenak eta hauek ere futbola bakarrik dute buruan. Ume txikiengan gertatzen dena zera da: eskolan praktikatu edo gurasoek kirolen batera izen ematen dietela. Orokorrean ez da kirol askorik praktikatzen.
- Zer gomendio emango zenuke egoera hau aldatzeko?
Gurasoek haien seme alabekin kirola egin behar dute eta kirol ekitaldi ezberdinak ikusi behar dituzte, ez futbola bakarrik. Etxean ikusten dutena ikasten dute haurrek.
- Zer deritzozu esaldi honi: soin hezkuntzako ordua ondo pasatzeko da, ez dugu zertan azterketarik egin behar?
Ez nago bat ere ados. Beste ikasgai bat bezain garrantzitsua da: bere eduki eta helburuak dituelako. Oso garrantzitsua da umeak jakitea kirola egitean gorputzak nola erreakzionatzen duen. Azterketa egitearen arrazoia, umeak ikasgai teoriko zein praktikoa menperatu behar duelako.
- Zenbat ordu ematen dira astean zehar?
Bi ordu.
- Nahikoak iruditzen zaizkizu? zergaitik?
Ez zaizkit nahikoak iruditzen, heziketa fisikoko klaseetara beti berandu heltzen direla eta ez zaielako beste ikasgaiak duten garrantzia ematen.
- Zer ordutegi lirateke egokia soin hezkuntzarako?
Goizeko orduak, baina ez klaseko lehen ordua.
- Zein jarrera izaten dute bigarren hezkuntzakoek ikasgai honen aurrean?
Kurtso hasieran, azterketa teoriko eta praktikoa dagoela jakitean kexatu egiten dira baina kurtsoa aurrera doan einean, ikasgaia ezagutu, ikasi eta ondo pasatzen dute, haien jarrera aldatzen doa.
- Zer deritzozu ikastetxe batzuetan dutxarik ez egoteari?
Gaur egun ikastetxeetan dutxarik ez egotea onartezina iruditzen zait, umeek argi izan behar dute ariketa fisikoa egin eta gero, higiene kontuengatik dutxatu egin behar direla.
- Nola ikusten duzu ikasgai honen etorkizuna?
Ikasgai honek, musika eta beste batzuekin batera bide luzea egin behar dute eta gogor borrokatu beste ikasgaiek duten miresmena izateko.

No hay comentarios: