2007/04/26

Saio Baten Prestaketa


Psikomotrizitateko saio bat nola prestatu behar den azalduko da hurrengo lerroetan:

Haurraren zaletasun eta nahiak kontutan izanik, irakasleak jarduerak proposotzen ditu ( ez agindu). Psikomotrizitate saioaren zehar atal ezberdinak daude:

1- Aurreko atala: Gelako txokoak prestatu:
Helburu eta edukien arabera gune ezberdinak egongo dira: jauzi eta erorketena , orekena, materiale biguneko eta gogorreko zirkuituak.. Txoko bakoitzean jorratu diren gaitasunak haur bakoitzaren mailara egokituta egongo dira. Irakaslearen esku gelditzen da zenbat txoko antolatu.

2- Harrerako atala:
Oinetakoak kendu, arauak birgogoratu, segurtasun neurriak, besteenganako errespetua...Egun horretako txokoak azaldu, materialea komentatu, jarduera posiblei buruzko proposamenak...Beraien iritzi eta galderei arreta jarriko diogu.

3- Atal oldartsua:
Saioa, irakasleak osatu duen pareta botatzean hasten da. Pertsona helduak ezarritako antolaketa apurtzen dute, tentsio emozionalak askatzen dituzte, gorputzeko gihar blokeoa gaindituz.

4- Berezko jarduera motrizaren atala:
Hasieran, beren kabuz dabiltzate. Aniztasun honi esker, era guztietako gaitasun eta mugitzeko beharrak lantzen dituzte. Gune ezberdinei esker era guztietako gaitasun eta mugitzeko beharrak lantzen. Mugimendua bizi dezakete, esperimentatuz, gauzatuz, erabakiak hartuz, arazoak ebatziz, sortuz... Irakaslearen eginkizuna, jarduerak aberastea izango da

5- Jolas sinboliko eta eraikitze atala:
Fantasia eta errealitatearen artean lotura bat egiten du umeak. Honeterako baliabide ezberdinak izanik: zapi, soka, uztai, kuxin... Jolas hauei esker erreprimitutako barne gatazkak kanporatu ditzakete. Helburu ezberdinak ditu jarduera honek: errudun sentimena gutxitu, errealitatea onartu, benetako jarduerak antzeztu...norberaren onarpena sendotuz. Bizipenak ahoz adieraztea saiatu behar gara.

6- Analisi atala:
- Agurraren atala: jardueraz aldatu beahr dugu eta taldea elkartu. Ariketa utzi eta erlajazio unea da.
- Irudikatze eta lengoaia fasea: ahoz, marraztuz, plastilinaz, antzeztuz...saioan bizitakoa adierazi behar dute. Bizitako kontzeptuak barneratzeko, oroimena lantzeko... guztiz baliagarria da.

No hay comentarios: