2007/04/26

psikomotrizitate gelako arauak


Psikomotrizitate gelan, arau batzuk jarraitu behar dituzte, behin eta berriro errepikatu behar zaizkienak: hauek gelara sartu bezain pronto, haien izena eta zer egingo dutenaren ostean azalduko zaizkienak.

Honako hauek dira gehienetan errepikatzen direnak: ezin da minik hartu, ezin da minik eman, euskaraz hitz egingo dugu, besteek egiten dutena errespetatuko dugu. Normalean ez dituzte gogoratzen, edo ez dituzte gogoratu nahi, behin eta berriro errepikatu behar zaizkie.

umeek ez dituzte arauak errespetatzen eta gehienetan ez dituzte haien lagunak kontutan hartzen. Hiru urteko umeen artean iskanbila asko sortzen dira: materialaren inguruan, txandak ez errespetatzeagatik, jotzeagatik...
Behin eta berriro esan behar zaie besteak eta egiten dutena errespetatu behar dutela, baina haiena baino ez dute ikusten, normala da, fase honetatik pasatu behar dira baina gu haserraldi horiek nolabait bideratzen saiatu behar gara. Umeek haien nahiak asetu nahi dituzte saio hauetan eta zerbaitek hori oztopatzen baldin badu, aurre egingo dio egoerari berak erabakitzen duen modura, gehienetan haserraldiekin eta besteak jotzen.

Umeekin hitz egitea premiazko gauza da, haien nahiak ezagutu behar ditugu eta asetzen saiatu behar gara. Komunikazioa suspertu behar dugu beraien artean eta baita gurekin ere.

Koltxoiekin eraikinak egitean sortzen direla gatazka gehienak konprobatu izan dut praktiketan: norbaitek etxeren bat edo dorreren bat eraikiz gero, beste norbaitek bota egiten zuen. Umeen haien izaera adierazteko era da, besteena botatzean indartsu sentitzen dira,gustatu egiten zaie. Pazientzia izan behar dugu eta gauzak berriro azaldu baina ez dugu inoiz ahaztu behar muga batzuk ezartzea eta arauak azaltzea oinarrizko kontzeptuak direla.

Gatazkak sotzen direnean, gure laguntza eskaini behar diegu baina haiek saiatu behar dira erantzun egokia ematen.

Arauak gelara sartzerakoan eta guztiak jesarrita eta adi daudenean azalduko dira. Haien laguntza eskatuko dugu arau horiek bergogoratzeko.

No hay comentarios: